Zinema

Asier Altuna eta Izibene Oñederraren lan bana izango da Kimuak 2013 katalogoan

Lander Camarero, Aritz Moreno, Borja Kobeaga, Raul de la Fuente eta Aitor Iturriza eta Bernat Gualen lanak ere hatutatu dituzte

Berria.info
2013ko ekainaren 17a
20:03
Entzun 00:00:00 00:00:00

Honako zazpi film laburrek osatuko dute Kimuak 2013 katalogoa: Asier Altunaren Zela Trovke, Izibene Oñederraren Hotzana, For Your Own Safety, Lander Camareroren A Political Story, Aritz Morenoren Cólera, Borja Kobeagaren Democracia, Raul de la Fuenteren Minerita, eta Aitor Iturriza eta Bernat Gualen Una hora, un paso.

Aurtengo epaimahaia osatu duten kideek —Maialen Beloki, Donostia Zinemaldiko Hautespen-batzordeko kide eta Zinemira, Made in Spain eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa atalen arduraduna; Josemi Beltran, Donostia Kulturako Zinema arduraduna; Lourdes Fernandez, Bilboko Alondegiko zuzendaria; Fernando Lopez de Castillo, Vitoria-Gasteiz Film Officeko zuzendari eta zinema zuzendaria; eta Inguma Martínez, ETBko albistegietako Kultura arlo-burua—, aurkeztutako film laburren maila altua eta hauen artean zazpi baino ez aukeratzeko zailtasuna azpimarratu dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.