Bergarako zinegileak ostiralean hasiko den Donostiako Zinemaldiko 61. edizioan aurkeztuko du Zela Trovke film laburra. Hilaren 20an izango da ikusgai aurrenekoz.
Eslovakiako kanta tradizionala da Zela Trovke. Hilketak kontatu ohi dituzte abesti horietan.
Euskal Zinemaren Irizar Sariaz erabakiko duen epaimahaiko presidente ere izango da Altuna Donostiako Zinemaldian. Anari Alberdi kantaria eta Itziar Nogueras kultur kudeatzailea izango ditu epaimahaikide.