Artista bere estudioan bildumaren barnean Asier Mendizabalekin izan da Berria haren estudioan. Bisita horren kontakizuna bihar kaleratuko du egunkariak; hona hemen horren aurrerapen bat:
"Leku batetik bestera ibiltzea, liburutegietan egotea, batzuekin eta besteekin harremanetan izatea eta ikerketan aritzea ere bada nire lanaren parte. Oso parte handia."
"Prekarietatea asko interesatzen zait. Mugaz eta ezintasunez betetako prozedura bat aukeratzen dut maiz, forma batera heldu ahal izateko. Teknologia desegoki batekin lan egiten saiatzen naiz."
Artista bere estudioan bilduma:
Manu Muniategiandikoetxea, identitateen malabarista.
Txomin Badiola, Oteizarekin borrokan.
Dora Salazar, gorputzaren koreografoa.