Muskerraren Bidea-k Bernardo Atxagaren unibertso literarioaren berri ematen du. Hamazazpi geltokiz hornitutako ibilbidea da, Asteasun. Ibilbide literarioa irudikatzeko, grabazioekin nahikoa ez, eta gida liburua argitaratu du idazleak. Ahotsenean aurkeztu du, ibildaldiaren plano eta guzti, Asteasuko alkate Pilar Legarrarekin batera.
Obaba eleberrian azaltzen diren paisaien inguruko xehetasun guztiak bildu ditu Atxagak gida liburuan, eta Asteasuren indarra aldarrikatu du: "Txikiei fabore egiteko helburua nuen, herri txikia hiri handien parean jarrita. Gure nekazariak aristokraten parean daudela erakutsi nahi nuen".
Hala, hasieran obra metagisikoa zena fisiko bihurtu du idazleak: "Airean zegoena errealitate bihurutu da. Azken finean, begiradako oso lotuta daude gure barruko pentsaerekin, eta nik munduko zati txiki horri buruz dudan begirada islatu dut nire ibilbide literarioan".