Asteko kontzertuak

Asteko kontzertuak

2010eko abenduaren 16a
00:00
Entzun

KIKO VENENO



KAFE ANTZOKIA (BILBO). GAUR, 21:30EAN. 18-22 EURO.

Dice La Gente disko berriko kantuak aurkeztuko ditu Kiko Venenok. Berak ekoitzi du diskoa, bere ohiko teknikari Jacobo Fernandez eta Pablo Sanchezekin. Sevillako bere etxean egin du grabazioa, Raul Gonzalezekin. Diskoko kantuen artean Leonard Cohenen Bird on the Wire-ren bertsioa dago, Pájaro en el alambre izenburuarekin aurkeztua.



BIDE ERTZEAN



VIKTORIA EUGENIA ANTZOKIA (DONOSTIA). GAUR, 20:00ETAN. 10-12 EURO.

Leidor Session izan zenaren pareko kontzertu bat muntatuko du Bide Ertzean-ek Viktoria Eugenian, Don Inorrez diskoko kantuak emanez. Imanol Ubedarekin batera ariko dira Karlos Aranzegi bateria jotzailea, Joni Ubeda baxu jotzailea, Joserra Senperena organista eta teklista eta Fran Iturbe gitarrista.



ARIANA PUELLO



JIMMY JAZZ ARETOA (GASTEIZ).GAUR, 21:00ETAN. 7-10 EURO.

DOKA KAFE ANTZOKIA (DONOSTIA) BIHAR, 20:30EAN.

MOVIE ARETOA (IRUÑEA) ETZI, 21:30EAN.

Jatorriz, Dominikar Errepublikako abeslaria da, aspaldidanik Gironan (Herrialde Katalanak) bizi bada ere. Kombate O Muere (Zona Bruta, 2010) laugarren lan luzeko abestiak aurkeztuko ditu. Hip hop zuzen eta borrokalaria egiten du. El Meswy-ren Mujer chunga lanean egindako kolaborazioak egin zuen hip hoparen munduan ezagun Arianna Puello.



JINGO DE LUNCH + U.K. BILL+ FLY SHIT



PLATERUENA (DURANGO).BIHAR, 21:30EAN. 10-12 EURO.

GAZTETXEA (ANDOAIN) ETZI, 22:00ETAN. 7 EURO.

Alemaniako talde mitikoa da Jingo de Lunch, 1987an Berlinen sortua. Taldea 1996an desegin zen, baina hamar urteko geldialdiaren ondoren berriro elkartu ziren taldekideak. Punk hardcorea eginez abiatu zuen bidea taldeak, eta gero hardrock eta crossover giroetara jo. Taldearen eragin nabarmenenak AC/DC eta Bad Brains taldeak izan dira. Fly Shit eta U.K. Bill taldeek beren disko berrietako kantuak aurkeztuko dituzte Plateruenan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.