Zinema

Astelehenean estreinatuko dute 'Soinujolearen semea' filma

Huelvako (Espainia) Zine Iberoamerikarraren Zinemaldian parte hartuko du. Fernando Bernuesek zuzendu du.

Ekainean Donostian aritu ziren filmaketa lanak egiten. JON URBE / FOKU
Miren Garate.
2018ko azaroaren 16a
18:42
Entzun

Bernardo Atxagak idatzitako eleberririk ezagunenetakoa da Soinujolearen semea. Harrera oso ona izan zuen antzerkian ere. Eta beste formatu batera heltzear da orain. Astelehenean estreinatuko dute izen bereko filma, Huelvako Zine Iberoamerikarraren Zinemaldian; hain zuzen, sail ofizialean lehiatuko da. Fernando Bernuesek zuzendu du, eta aktoreak, besteak beste, hauek izan dira: Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Frida Palsson, Miren Arrieta, Laia Bernues eta Eneko Sagardoi.

Bi lagunen arteko harremanean oinarritzen da istorioa. Haietako bat, David, hilzorian dago, eta Joseba, txikitako laguna, azken agurra ematera joango zaio Kaliforniara. Biak ETAko kideak izan ziren, Francoren diktaduraren azken urteetan, eta Davidek bere herritik alde egin zuen, kideek arbuiaturik. Bi protagonisten bizitzetako hiru etapa ageri dira filmean: haurtzaroa, 20 urte inguru zituzteneko gazte garaia eta, azkenik, 50 urte inguru dituzteneko garaia. Azken topaketa horretan, egiari aurre egin beharko diote bi lagunek.

Patxo Telleriak egokitu du gidoia zinemarako, eta musika Fernando Velazquezek egin du. Azken horrek musika original onenaren Goya saria irabazi zuen iaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.