Erromatar garaiko astialdiko eremu zabala aurkitu zute Iruña-Veleiako (Araba) aztarnategian. Ikerlariek agertu dutenez, zenbait mila metro koadro hartzen ditu eremu horrek, eta, besteak beste, bi mosaiko handi agertu dira, bi metroko sakoneran.
Mosaikoak I. mendekoak direla uste dute; zuri-beltzak dira, marrazki geometrikoak osatzen dituzte, eta termak eta antzokiaren eremua batzen zituela uste dute ikerlariek. I. eta III. mende artean bizi izan zuen Iruña-Veleiako hiri erromatarrak boladarik oparoena, eta aurkitu duten eremua orduan egon zen indarrean.
Ikerlarien arabera, aurkikuntza honek erausten du Iruña-Veleia garrantzitsua izan zela bere garaian, sasoi hartan hiri handienek bakarrik izaten baitzituzten hedadura horretako astialdiko eremuak.
Kultura
Astialdiko eremu zabala aurkitu dute Iruña-Veleian
Besteak beste, erromatar garaiko termak eta bi mosaiko handi agertu dira, I-III mende bitartekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu