'At!' ikuskizunarekin gizarteratuko dute Etxepare Institutua

Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok 51 sortzaile bildu dituzte gaur zortzi estreinatuko duten emanaldian

Inigo Astiz
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
At!. Hala du izen Etxepare Institutuak bere burua gizarteari aurkezteko prestatu duen ikuskizunak. Haren lan ildoak, asmoak eta zereginak azaltzeko hamaika sortzaile batu ditu. Fernando Bernues Ttanttaka antzerki taldeko burua aritu da ikuskizunaren zuzendari lanetan eta Mireia Gabilondo aktore eta zinema zuzendariak lagundu du zuzendaritza artistikoan. Gaur zortzi, hilaren 15ean, taularatuko dute Bilboko Arriaga antzokian, 19:30ean.

Ekitaldi horretarako propio sortuak dira testuak eta musika, eta sortzaileengana jo du horretarako Institutuak. Izan ere, emanaldia sortzaile eta artisten «erakusleiho» ere izatea nahi dute, azaldu dutenez; «euskal nortasun eta ikuspegi berriaren erakusle». Euskal Herriaren «sorkuntza ahalmena» eta «hedatze asmoa» erakustea da helburua.

25 dira, guztira, testuren bat idatziz parte hartu duten idazleak: Uxue Alberdi, Julia Otxoa, Jose Fernandez de la Sota, Karmele Jaio, Lurdes Oñederra, Iban Zaldua, Luisa Etxenike, Bernardo Atxaga, Unai Elorriaga, Eli Tolaretxipi, Miren Agur Meabe, Arantxa Urretabizkaia, Ramiro Pinilla, Ricardo Arregi, Mariasun Landa, Aingeru Epaltza, Harkaitz Cano, Felipe Juaristi, Arantxa Iturbe, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta Aurelia Arkotxa.

Sarrerak web orrian

Eta 26 dira aktore lanetan arituko direnak: Olaia Gil, Itziar Lazkano, Kike Diaz de Rada, Teresa Calo, Dorleta Urretabizkaia, Pinpix , Joseba Apaolaza, Esther Velasco, Patxo Telleria, Aitor Mazo, Patxi Perez, Vito Rogado, Aitor Beltran, Maite Agirre, Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo, Ramiro Pinilla, Asier Hernandez, Maite Arrese, Manu Elizondo, Miren Gaztañaga, Galder Perez, Eneko Olasagasti, Maiken Beitia, Itziar Ituño, Ander Lipus eta Naiara Arnedo. Mikel Fernandez arduratu da audioaz, eta Ana Turrillas jantziez.

Etxepare Institutuaren web orrialdean eskura daitezke ikuskizunerako sarrerak. www.at-etxepare.net helbidean egin daitezke eskaerak. Bi pertsonarentzako izango dira gonbidapenak, eta ostiralean, martxoaren 11n, jasoko duteerantzuna eskaera egin dutenek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.