Atlantiar nazioarteko biltzarra egingo da Irunen maiatzaren 18an

Euskal kulturari buruzko jardunaldia izango da, diziplina anitzekoa, eta hamalau hitzaldi emango dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Atlantiar nazioarteko biltzarra egingo da Irungo Ficoba erakustazokan datorren maiatzaren 18an, Jauzarrea Euskal Kulturaren Azterketa eta Zabalkunderako Funtsak antolatuta. Aurtengo eta datorren urterako antolatutako lau biltzarretan aurrenekoa izango da datorren maiatzekoa. Euskal kulturari buruzko jardunaldi bat da, diziplina anitzekoa, non genetikaz, historiaz, arkeologiaz, arteaz, folkloreaz eta linguistikaz hitz egingo duten. Lehen biltzarrean hamalau hitzaldi emango dituzte adituek, eta Paleolitoaren garaia izango dute ahotan. Euskal Herria osatzen duten Homo sapiens taldeak aztertuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.