Atom Egoyan, Gotz Spielmann eta Jasmila Zbanic zuzendarien filmak lehiatuko dira Donostiako 61. Zinemaldiaren Sail Ofizialean, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Egoyanek Devils' Knot (AEB) aurkeztuko du; Gotz Spielmannek, Oktober November (Austria); eta Zbanicek, For Those Who Can Tell No Tales (Bosnia eta Herzegovina).
Urrezko Maskorra irabazteko lehian ariko diren beste hamar filmen izenburuak iragarriak zituzten lehendik antolatzaileek: Manuel Martin Cuencaren Caníbal (Espainia-Errumania-Errusia-Frantzia), Denis Villeneuveren Enemy (Espainia-Kanada), Fernando Francoren La herida (Espainia), David Truebaren Vivir es fácil con los ojos cerrados (Espainia), Fernando Eimbckeren Club Sandwich (Mexiko), François Dupeyronen Mon âme par toi guérie (Frantzia), Mariana Rondonen Pelo malo (Venezuela), Bertrand Tavernierren Quai d'Orsay (Frantzia), Jonathan Teplitzkiren The Railway Man (Erresuma Batua-Australia) eta Roger Michellen Le Week-end (Erresuma Batua).
Sail ofizialean baina lehiaketatik kanpo emago dituzten bi film ere iragarriak dituzte lehendik antolatzaileek: Juan Jose Campanellaren Futbolín (Argentina-Espania) —inaugurazioan, jaialdia zabaltzeko— eta Alex de la Iglesiaren Las brujas de Zugarramurdi (Espainia-Frantzia).
Aurtengo ekitaldia irailaren 20an hasi eta 28an amaituko da.