Atom Rhumbak eta Guadalupe Platak irekiko dute Jazpana Beasainen

Lau egun iraungo du jaialdiak, eta Continuo Renacer eta Lost Chords taldeek osatuko dute lehen eguna

Erredakzioa
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Gaur hasi da Beasaingo Jazpana jaialdia. Atom Rhumba taldeak Gargantuan Melee lana aurkeztuko du bertan, Guadalupe Plata, Continuo Renacer eta Lost Chords taldeekin batera. Jazpanaren webgunearen arabera, Atom Rhumbak «rock gordin eta zuzen bikain bat» lantzen du.

Bihar, El Columpio Asesino, Los Tiki Phantoms, Willis Drummond, La Celula Durmiente, The Nekrobabies eta Cuarto de Hora taldeak izango dira jaialdian. Igandean, berriz, Ainara Legardon, Grises, Los Teleplasticos eta Fiachras taldeek parte hartuko dute. Jaialdia mozorro gauarekin eta Jazpanaokearekin amaituko da, astelehenean, Beasaingo film laburren emanaldiaren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.