Joe Wrighten Atonement lanak irabazi du film onenaren Bafta saria, Londresen. Hamalau izendapen zituen film horrek. Sari nagusia eraman badu ere, ez du garrantzizko besterik irabazi.
Bestalde, Alberto Iglesias konpositore donostiarra izendatua zegoen The Kite Runner-ko musikarengatik, baina sari hori Christopher Gunningek irabazi du La Vie en Rose-gatik. Horrez gain, Javier Bardemek bigarren mailako aktore onenaren aitortza lortu du, eta orain are faboritoagoa da Oscar saria irabazteko.
'Atonement'-ek irabazi du film onenaren Bafta saria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu