Atxaga: «Ez du axola idazlearen hizkuntza gutxitua izateak»

Oxfordeko XV Forum for Iberian Studies jardunaldiak ireki ditu, 'Euskal literaturaren azalerak' hitzaldiarekin

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Bernardo Atxagak Euskal literaturaren azalerak hitzaldiarekin ireki zituen, herenegun, XV Forum for Iberian Studies jardunaldiak Oxfordeko (Ingalaterra) unibertsitatean. Eta, besteak beste, ondokoa adierazi zuen: «Ez du axola idazlearen hizkuntza gutxitua izateak. Izan ere, itzulpena izeneko tramankulua daukagu, edozein hizkuntza munduan kokatzeko gauza dena». Baieztapen horri eusteko, Atxagak nabarmendu zuen aurtengo International Foreign Literature Prize sariketako finalisten artean islandiera eta euskara hizkuntza gutxituetan idazten duten bi idazle zeudela: Victoria Cribb eta Atxaga bera. Hitzaldiaren hasieran, aldiz, Euskal Herriak historian zehar hartu dituen izenez eta haien atzeko ideologiez mintzatu zen idazlea.

Oxfordeko jardunaldietan euskara eta euskal gaiak izaten ari dira hizpide. Xabi Paya eta Ur Apalategi mintzatu ziren atzo, besteak beste, eta gaur Mari Jose Olaziregiren eta Amaia Gabantxoren txanda izango da, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.