Atxagak ez du aurrera egin Independent Foreign Fiction sarian

Umberto Eco, Judith Hermann, Aharon Appelfeld, Yan Lianke, Sjon eta Diego Marani aukeratu dituzte

Agentziak
Londres
2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Independent Foreign Fiction sariko azken hamabost hautagaien artean izatera iritsi da Bernardo Atxagaren Seven Houses in France nobela (Zazpi etxe Frantzian-en itzulpena), baina ez dute hautatu azken sei finalisten artean egoteko. Liburu hauek aukeratu dituzte: Judith Hermannen Alice, Aharon Appelfelden Blooms of Darkness, Yan Liankeren Dream of Ding Village, Sjonen From the Mouth of the Whale, Diego Maraniren New Finnish Grammar eta Umberto Ecoren The Prague Cemetery. Erresuma Batuan argitaratutako atzerriko libururik onenak nabarmentzen ditu sariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.