Atxagaren lanen itzulpenen doktore tesia egin du Elizabete Manterolak
Itzulitako euskal literatura aztertzea izan da, bereziki, ikerlanaren helburua nagusia
Euskal literatura beste hizkuntza batzuetara itzulia. Bernardo Atxagaren lanen itzulpen moten arteko alderaketa doktore tesia egin du Elizabete Manterola ikertzaileak. Itzulitako euskal literatura aztertzea da lanaren helburunagusia, eta, bereziki, Atxagaren liburuak nola itzuli diren ikertu du Manterolak. Horien arteko alderaketa egin du tesian, eta orain bi hilabete aurkeztu zuen EHUren Gasteizko Letren Fakultatean. Hasteko, itzuliriko liburuen katalogoa osatu du, eta hainbat ikuspegietatik aztertu, fenomenoaren ikuspegi orokorra jasotze aldera. «Literatura sistema diglosiko eta konplexua izaki», itzulbide ezberdinak identifikatu ditu. Ibon Uribarrik zuzendu du tesia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu