Musika

Atxukarro pianojole bilbotarra izendatu dute 2005eko Euskal Herritar Unibertsala

Joakin Atxukarro pianojole eta musikagileari eman diote 2005eko Euskalsun Unibertsalaren saria. Bere musika ibilbidea, eta Euskal Herriaren irudi ona nazioartean zabaltzeko emandako laguntza saritu nahi izan dute. Saria, Xabier Santxotena artistaren eskultura bat, abenduan emango diote, musikagileak ordu arte “agenda beteta” baitauka.

2005eko uztailaren 22a
18:38
Entzun
Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak Joakin Atxukarro pianojole eta musikagile bilbotarrari eman diote 2005eko Euskaldun Unibertsalaren saria, bere musika poesia “guztiz finagatik ” , eta pianoarekin duen “sentiberatasunagatik”.Izendapen honekin nabarmendu nahi dituzte, euren lan ibilbideagatik, Euskal Herria nazioartean ezagun egiten duten pertsona, erakunde edo-ta profesionalak.

Musika kritikoek diote Atxukarrok “magia” jotzen duela, eta munduko musikagile “handienetarikoa” dela.

Epaimahaia osatzen zuten euskarazko hedabideetako zuzendariek eta gizarteko ordezkariek erabakia hartzeko unean kontutan eduki dituzte Atxukarroren musika ibilbidea eta orkestako zuzendarien iritziak.

Atxukarro fisika ikasten hasi zen unibertsitatean, baina, konturatu zen bere bokazioa musika zela. Txikitatik erakutsi zuen Atxukarrok musikarako talentua zeukala. Bere musika ibilbidean orkestra sinfonikoek lagunduta, lurralde ezberdinak bisitatu ditu Bilboko pianojoleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.