Atxuriagako haitzuloetako margolanak, «arriskuan»
ONDAREA. Izate talde ekologistak salatu duenez, Atxuriagako Arenaza leizezuloko margolanak arriskuan jartzen ari da Bizkaiko Galdames II harrobia ustiatzen ari den enpresa. Margolanek 20.000 urteko antzinatasuna dutela eta, ingurua legez babestuta dagoela gogorarazi du Izatek, baina hala ere, enpresa legez kanpo bertan jarduten eta kalteak eragiten ari dela ohartarazi du. Instituzioak ez direla ezer egiten ari kritikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu