Atzo ikusmira gehien sortu zuten bi liburuak Arnaldo Otegiren 'Bihar, Euskal Herria' eta Joan Maiaren 'Riomundo' izan ziren. Goizean 'Gara'-ko estanak izan zuen arrakastarik handiena —hark argitaratu du Otegiren liburua—. Han zen Otegi bera, eta jende andana gerturatu zitzaion sinadura eske.
Arratsaldean, berriz, Txalapartako estanak izan zuen arrakasta gehien. Han zegoenJoan Maia, bere lehen eleberri 'Riomundo'-rekin. Durangon zituzten aleak gastatzeraino saldu zen 'Riomundo'. Txalapartakoek Tafallako (Nafarroa) biltokira joan behar izan zuten ale gehiagoren bila.
Durangoko Azoka
Atzo baino gutxiago espero den arren gaur ere jendetza bilduko da Durangon
Egunaren lehen orduko eta eguerdiko bi tarte txikitan salbu, betekada izan zuen atzo Landako guneak. Durangoko Azokak bigarren eguna zuen atzokoa, eta Hego Euskal Herrian jaieguna izanik, jende ugari bertaratu zen. Gaur ere lagun asko hurbiltzea espero da, baina, nolanahi ere, atzo baino gutxiago izango direnaren susmoa dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu