Atzo ireki zituen ateak Landako eraikinak Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko azoka hartzeko. Jende pilaketa itogarririk ez zen izan, baina egun osoan bete-betean izan ziren erakustokiak hartzen dituzten kaleak. Gaur, urtero bezala egun lasaiagoa izatea espero da, eta bihar eta etzi asteburuko jendetza hartzeko prest daude antolatzaileak.
Egitarau oparoa prentsatu dute gaurko. Ateak ireki bezain pronto haurrentzat jolas eta irakurketa librea prestatu dute Haur literatura aretoan. Goizean zehar beste hainbat ekitaldi izango dira txoko horretan, eta liburu aurkezpenak ere egingo dituzte, besteak beste, Instituciones juridicas vascas, eta Elhuyar hiztegia aurkeztuko dituzte gaur.
'Jakin'-i gorazarre
Hala ere, Jakin aldizkaria izango da gaurko protagonista nagusia. 50 urtetan egindako lan oparoa eskertzeko eta omentzeko Argizaiola saria emango dio Gerediaga elkarteak, 20:30ean San Agustin kultur unean.
Durangoko 41. euskal liburu eta disko azoka
Atzo baino jende gutxiago espero da gaur
Bigarren eguna du gaur Durangoko Azokak. Jende ugari batu zen atzo, eta gaur ere espero da jendea, baina atzo baino gutxiago. Gaur =iJakin=i aldizkaria izango da protagonista nagusia, =iArgizaiola=i saria jasoko baitu Gerediaga elkartearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu