Aung San Suu Kyi omendu dute Erromako jaialdian
ZINEMA. Aung San Suu Kyi Birmaniako ekintzailea omendu dute Erromako zinema jaialdian. Horretarako, The Lady filma eman zuten atzo, jaialdia zabaltzeko. Ekintzailearen bizitza kontatzen du lan horrek, eta lehiaketatik kanpo aurkeztu dute. 1991n Bakearen Nobel saria eskuratu zuen ekintzaileak. Azaroaren 4ra arte iraungo du jaialdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu