PASARTE HAUTATUA

'Aurre egitea'

Yusef Komunyakaa
2020ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Desagertuz doa nire aurpegi beltza
eta granito beltzaren barruan ezkutatuz.
Ezetz esan nuen ba,
kaka zaharra: malkorik ez.
Harria naiz. Haragia naiz.
Hegazti harrapari batek bezala
begiratu nau nire isla uherrak, gauaren ertza
goizaren aurka makurtzen. Bizkarrez
biratu naiz. Harriak joaten utzi dit.
Bira atzera, eta berriz nago
Vietnamgo Beteranoen Memorialaren
barruan, unean uneko argiaren arabera
aldatzen da kontua.
58.022 izenak birpasatzen ditut,
nirea ere topatuko ote dudan
erdi-esperoan, kezko hitzez idatzia.
Andrew Johnson-en izena ukitzen dut;
bonba tranpa baten argitasun zuria ikusten dut.
Emakume baten blusan egiten dute dirdira izenek,
baina bera joan ostean ere,
izenak horman gelditzen dira.
Distira egiten dute pintzelkadek, txori gorri baten
hegoek eteten dute nire begirada.
Zerua, hegazkin bat zeruan.
Beterano zuri baten irudia flotatzen
dut ondorago, eta bere begi zurbilek
neureen bidez ikusten dute. Leiho bat naiz.
Eskuin besoa galdu du
harri barruan. Ispilu beltzean izenak
ezabatu nahian dabil emakume bat:
Ez, mutiko baten ilea eskuilatzen du.

Idazlea. Yusef Komunyakaa.
Jatorrizko izenburua.Facing it, zeinak aldi berean esan nahi baitu zerbaiti aurre egitea eta zerbaiti aurpegia emanez jartzea ere, poeman idazleak oroitarriari aurrez aurre begiratzeko egiten duen keinuarekin jolastuz. Titulua euskaratzerakoan bigarren adiera hori sakrifikatu egin da, ulergarriago egiteko asmoz.
Liburua.Dien Cai Dau.
Argitalpen urtea. 1988.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.