Literatura

Aurten ez da Nobel saririk banatuko

Sexu abusuekin lotutako eskandalu baten ondorioz, epaimahahiko zortzi kidek eman dute dimisioa.

Anders Olsson, Suediako Akademiko idazkaria, gaur goizean. JANERIK HENRIKSSON /EFE
Berria
2018ko maiatzaren 4a
10:58
Entzun

Suediako Akademiak gaur goizean eman du albistea: aurten ez du banatuko Literaturako Nobel saria, eta 2019ra arte itxaron beharko da horretarako. Arrazoia, azkeneko asteetan zabaldu diren sexu abusuen eta filtrazioen inguruko albisteak. Akademiak adierazi du erabakia hartu duela "konfiantza galdu" delako instituzioan. Hemezortzi kidek osatzen dute Literaturako Nobel saria aukeratzeko taldea, eta horietatik zortzik eman dute dimisioa, azkeneko asteetan sexu abusuei lotuta kaleratutako albisteak direla eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.