Bertsolaritza

Aurtergo Bertso Eguna Donostiako Parte Zaharrean hasiko da

Larunbatean izango da 38. edizioa. Ekitaldia nagusia Kursaalen egingo dute, arratsaldean.

2007ko urtarrilaren 23a
17:32
Entzun
Larunbat honetan izango da aurtengo Bertso Eguna -38. edizioa-, Donostian, eta, hain zuzen, Parte Zaharrean hasiko da, Hamaika Bertute elkarte berrikoen saioarekin. Donostian Kantuz abesbatzakoekin kalez kale kantuan ariko dira. "Bertsoa kalera atera nahi genuen, berezko lekura", esan du gaur, aurkezpenean, Jon Maia bertsolariak.

Ekitaldia nagusia, berriz, 17:15ean hasiko da, Kursaalen. Gauean afaria egingo dute 700 bat lagunek, Lasarte-Oriako jatetxe batean, eta han segituko du festak, beste era batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.