Sukarrietako(Bizkaia) haurrentzako koloniak kultur ondare izendatu zituen Eusko Jaurlaritzak 2011n, "multzo monumental" kategoriarekin, eta horrenbestez eraikinean aldaketa arkitektonikoak egitea zaildu zuen. Hain zuzen ere, 2008an Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak eta oro har Bizkaiko EAJk Urdaibain bigarren Guggenheim museo bat eraikitzeko ideia aurkeztu zutenetik, Sukarrietako koloniak dauden lekua aipatu izan dira museo berrirako balizko kokaleku gisa.
EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera, kultur ondare izendatzeko txostenaren tramitazioak sei hilabete baino gehiago iraun zuen, eta hori du muga. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sukarrietako Udalak jarritako helegitaren lehenengo puntua denez hori, auzitegiak ez ditu aztertu helegiteko gainerako puntuak.