IRITZIA

Azal berritzetik gorputz mamitzera

Maider Galardi
2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Itxura guztien arabera, «aldaketaren finala» izan daitekeena bizi izan genuen. Tokiagatik, osaeragatik, eraberritzearen erreferentziengatik, giroagatik... Maialenek aipatu zuen gauzak gertatu behar direnean baino beranduago gertatzen direla, eta ados nago: batzuetan, oraindik, emakumeen ikusgaitasuna ospatzen dugu bakarrik. Baina kristalezko sabaia haustea bada norabide, toki eta subjektu berriei kantatzea ere: Nerea, alaba kide txar izandako senar ohiagarendik urruntzen duen amaren tokitik eta osabaren sexu abusuak jasan dituenaren ahotik; Alaia, bi emakumeren larru jotzea margotuz; Maialen, LGTBI kolektiboko bi kide eskuin muturreko gizon bat bagoitik botaz eta etxeko lanetan aritzen den andre bati kantuan.

Horregatik uste dut orain aukera ona dela, azalberritze bat ez, zimendu berriak ere jartzeko. Bertsolari feministengandik sortua da eraldaketa; baita sare bat josi duten konplizeengandik ere. Baina Nereak aipatutako magmak nola, bulkadak zipriztindu ditu gainontzeko bertsolariak ere. Eztabaidagarriak izan daitezke hainbat abiapuntu, baina magma hori finalera heldu dela ukaezina da. Aldaketaren bideak derrigortu du bertso sistema diskurtso baten aurrean kokatzera. Haur trans baten aitaren gogoeta, bertso eskolako neskatoaren egonezina, futbolean traketsa den mutikoa... Batzuk besteak baino azertatuago iruditu arren, sintomatikoa da gai horiek hautatu izana.

Hori guztia, ordea, itxuraldatze hutsa litzateke gorputz berri bat ez balego. Sustraik zioen taupada bat behintzat badagoela gutasun berri batentzat; orain bihotz hori hezurmamitu behar da; izan dadila, ahal dela, gorputz eleanitza. Eta irribarre konplize bat badu, hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.