Bertsolaritza

Azaroaren 15ean du finala Xilabak, Baionan

Ipar Euskal Herriko laugarren bertso txapelketa abiatuko dute urriaren 4an, Muskildin.

Marikarmen Albizu, Joana Itzaina eta Maurice Agerretxe, Xilaba antolatzen duen Bertsularien Lagunak elkarteko ordezkari. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Nora Arbelbide Lete.
2014ko irailaren 25a
14:45
Entzun

Hemezortzi bertsolari lehiatuko dira Xilaba Ipar Euskal Herriko laugarren bertso txapelketan. Batzuk txapelketa hasi zenetik present dira; hiruk lehen aldia dute, eta beste zenbait berriz heldu dira. Lehen aldia dutenetan, adibidez, Aitor Servier, Lur Renteria eta Mixel Etxekopar daude.

Amets Arzallus txapeldunak ez du parte hartuko, Euskal Herriko txapeldunak bakarrik Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko tradizioari jarraikiz. Aurtengo beste berezitasun bat, agian, Miren Artetxe bertsolariarena da: txapelketan parte hartuko du, baina lehen saioan bakarrik, lehian parte hartu gabe.

Saioz saio:

Lehen kanporaketa Muskildin iraganen da, urriaren 4an, Posonpesenean, 17:00etan. Bertsolariak: Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat.

Bigarren kanporaketa Senperen iraganen da, urriaren 11n, 17:00etan, Larrea sala berrian.
Bertsolariak: Battitt Crouspeyre, Lur Renteria, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua, Miren Artetxe eta Xumai Murua.

Hirugarren eta azken kanporaketa Aiherran iraganen da, urriaren 18an, 17:00etan, Denen Etxean.
Bertsolariak: Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ortzi Idoate, Ortzi Murua, Patxi Iriart eta Ramuntxo Christy.

Lehen final aitzinekoa Larresoron iraganen da, urriaren 26an, 17:00etan, herriko gelan. Bigarren final aitzinekoa, berriz, Aiziritzeko herriko gelan, azaroaren 2an, 17:00etan.

Zikiro jana, finalaren egunean

Finala Baionako Laugan egitea dute pentsatua, azaroaren 15ean, 17:00etan. Artetik errateko, Lurrama azokaren azken eguna ere izanen da azaroaren 15a. Batak besteari ez diezaion itzalik egin aritu dira antolatzaileak elkarlanean.

Finaletik landa, hortaz, Xilaba lehiaketa antolatzen duen Bertsularien Lagunak elkarteak Lurramako zikirora gonbidatzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.