Heldu den urteko ekainaren 24tik 26ra eginen dute Azkena Rock musika jaialdia, bederatzigarren aldiz, Gasteizen. Antolakuntzak eman du dataren berri, eta ez du jakinarazi zein taldek joko duten bertan. Mendizabala barrutian izanen da.
Azkena Rock 2002an antolatu zuten lehenbiziko aldiz, Gasteizen. Orduz geroztik, nazioarteko talde entzutetsu askok jo dute bertan: Iggy Pop, Sex Pistols, Alice Cooper, Deep Purple, The Pogues, Pearl Jam eta Juliette Lewis izan dira horietako batzuk.
Milaka musikazale jaso ditu urtero jaialdiak. Aurtengoa maiatzan egin zuten eta, antolakuntzaren arabera, 34.400 ikusle bildu ziren.
Musika
Azkena Rock jaialdia ekainaren 24tik 26ra eginen dute, Gasteizen
Antolakuntzak ez du jakinarazi zein taldek joko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu