Azpeititik Azkoitira bizikletan, bata soinua eta bestea panderoa jotzen

2012ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Liburuan kontatzea ahaztu zaizkion anekdoten artean, hau du bereziki kutuna Landakandak: «Soldaduska inguruan zen, ez dakit aurretik ala atzetik. Azpeitira joan behar zuela Pikuak [Gillermo Aldalur Pikua-k], eta hala joan ginen biok, hura soinuarekin eta ni panderoarekin. Jo eta gero, bueltan, abiatu gara eta… 'Bizikletan martxa joko al dugu?'. Nola egunero Azpeitira bueltaka ibiltzen zen bizikletan, lanera joateko, dominatuta zeukan; ni, berriz, ogien otarra bizkarrean hartu eta bizikletan joaten nintzen kalera, eta askotan eskuak heldulekutik askatzen nituen ogia banatzeko. Hala, proba egin eta ederki etorri ginen bizikleta gainean, hura soinua jotzen eta ni panderoa, tipi eta tapa. Bost lagun etorri ginen elkarrekin. Kiruri jatetxearen parean [Loiola auzoan] jendea irten zitzaigun bidera. Sartu barrura, zerbait jan eta soinua jo, haiek eskatuta, eta gero, atzera irten eta berriz ere martxa joaz Azkoitiraino, farolen argitan, ilunpean. Bideoan grabatzeko modukoa izango zen, baina hura joan zen. Artean ez zen bideorik eta antzekorik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.