B Awards sarietarako 30 proiektu hautatu dituzte

Erredakzioa
Bilbo
2011ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
B Awards Bilbao Bizkaia Design Festival jaialdiaren nazioarteko lehiaketarako 30 proiektu aukeratu dituzte, eta Bilboko Alondegian erakutsiko dituzte martxoaren 21etik aurrera. B Awards jaialdia aurten sortu dute Bilboko Udalak eta Bizkaiko Diputazioak, «nazioarteko diseinatzaileen eta euskal ekoizleen arteko harremana bultzatu eta euskal diseinua nazioartean ezagutzera emateko». Jaialdia martxoaren 21etik 23ra bitartean egingo dute, eta bi sari banatuko dituzte: Glocal Design eta Local Design sariak. Philippe Starck, Tony Chambers, Alvin Yip eta Toshiko Morik osatuko dute epaimahaia, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.