Xabier Gantzarain Kalostrako arduraduna kide izan duen epaimahaiak erabaki du Txomin Badiolari (Bilbo, 1957) bere ibilbide artistikoa saritzea. Gantzarainek aipatu du Badiola "figura klabea" dela euskal artean: "Bera gabe gaur egun euskal artea ez litzateke izango gaur dena"
Elena Aitzkoa bere sorkuntza lanagatik saritu dute Gure Artea sariek. Gantzarainek adierazi du Aitzkoak "ahalmen natural bat" duela "unibertso propio bat" sortzeko.
Horrekin batera, ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen atalean, Gure Artea saria Blanca Calvo eta Ion Munduaterentzat izango da. Mugatxoan elkarteko kide dira Calvo eta Munduate.