Baionako Bonnat museoa hiru urtez itxita egongo da

Bildumako 6.000 obrak egiaztatuko dituzte bitartean, eta proiektu arkitektoniko berria ere landuko dute

Erredakzioa
Baiona
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Baionako Bonnat museoa hiru urterako itxi zuten atzo. «Egitasmo zientifiko eta arkitektoniko berri bat zabaltzeko» itxi dutela adierazi du Baionako Herriko Etxeak. Izan ere, 6.000 obraz osatutako museoaren bildumaren ikerketa historikoa eta egiaztatze zein zaharberritze lanak egingo dituzte museoko langileek hiru urteotan. Aldi berean, museoaren proiektu arkitektoniko berria landuko dute arduradunek.

Bonnat-Helleu izendapena eskuratzeko, Frantziako Kultura Ministerioak ezarritako hainbat baldintza bete behar ditu museoak; tartean, bilduma egiaztatzea. Horrekin batera, etorkizunari begira, museoa berrantolatzeari eta handitzeari buruzko gogoeta egin behar du. Hori egin ostean, museoa handitu eta berritzeko lanak egingo dituzte. Museoaren bildumari oinordetzan jasotako 250 obrako beste sorta bat gehitu zitzaion berriki. Museoak leku nahikorikez duela eta, bilduma horren %15 baino ez zegoen ikusgai publikoarentzat.

Bisitariek itxita topatuko badute ere, ikasle eta ikerlariek bertan lanean jarraitu ahalko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.