HILBERRIA. Neal Casal
Bakarlaria eta izarren laguntzailea
«Nire bihotza hautsita dago. Zer ohorea zu ezagutu izana. Maite zaitut. Zoaz lasai». Ryan Adams musikariak txio baten bitartez agurtu zuen, herenegun, Neal Casal (AEB, 1968-2019) abeslari, konpositore, gitarrista eta argazkilaria. Adamsen Cardinals taldeko kidea izan zen Casal, eta Chris Robinsonekin ere (The Black Crowes) aritu zen, baina bakarlari gisa egindako lanagatik nabarmendu zen batez ere. 1995etik 2011ra, rockaren, folkaren eta countryaren artean mugitzen ziren hamarretik gora disko grabatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu