Bale! abestia hautatu dute aurtengo euskal eskola publikoaren aldeko jairako. Gaur aurkeztu dute kantua, Zarauzko Orokieta eskolan (Gipuzkoa).
Xabier Euzkitzek egin ditu hitzak; musika, berriz, Antxon Sarasuak. Eskolako guraso, ikasle eta irakasleek jarri diote ahotsa. eta honako musikariek parte hartu dute: Bixente Martinezek (gitarra eta mandolina), David Gorospek (bateria), Igor Gartziak (txistu txikia) eta Antxon Sarasuak (baxua eta eskusoinua). Andoaingo Neurotika estudioetan grabatu eta nahastu dute, Aitor Carrasquedo teknikariarekin.
Euskal eskola publikoaren alde jaia ekainaren 10ean izango da, Zarautzen. Bale! Bizi garen seinale! leloa izango du.