Balearen arrantzari buruzko erakusketa bat Ontzi Museoan

2012ko apirilaren 29ra arte egongo da zabalik antzinako eta egungo arrantza teknikak azaltzen dituen bilduma

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ontzi Museoak Balezaleak erakusketa zabaldu du gaur. Antzinako eta gaur egungo balearen arrantza ezagutarazteko helburuarekin sorturiko erakusketa bat da, eta 2012ko apirilaren 29ra bitartean egongo da publikoarentzat ikusgai. Museoaren bi solairuetan banaturik dago erakusketa, eta euskaldunek jarduera horretan izan duten parte hartzea hartzen du batez ere kontuan.

Euskal Herrian balearen arrantzak gailentasun historiko handia izan badu ere, lehen aldia da gai horri buruzko erakusketa monografiko zabal bat eskaintzen dena. Ontzi Museoko zuzendaritzako kide Jose Maria Unsainizan da erakusketaren komisarioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.