Balentziaga Fundazioaz azalpenak eskatu dituzte
ONDAREA. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Balentziaga Fundazioko kide izatea erabaki duela eta, Eusko Legebiltzarrean Blanca Urgell sailburuaren agerraldia eskatu du Aintzane Ezenarro Aralarreko legebiltzarkideak. Fundazioan sartzea zein baldintzatan egingo den jakin nahi du Aralarrek, baita museoaren lanen aurrekontua eta finantzaketa zein izango den ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu