Kultur azpiegiturak

Balentziaga museoak ordutegia murriztuko du baina ez dute itxiko

Aldundiak 50.000 euroko laguntza berezia emango dio, eta Jaurlaritzaren batera 80.000 eta 100.000 euro arteko defizitari aurre egiteko konpromisoa hartu du    

Berria.info
2013ko irailaren 26a
18:42
Entzun

Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoko patronatuak museoaren ordutegia murriztea erabaki du, gastuak murriztuz zailtasun ekonomikoei aurre egiteko bide bezala, eta baztertu egin du museoa denboraldi batez ixteko aukera.

Horrez gain, museoko patronatuan parte hartzen duten lau erakundeek —Getariako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Kultura Ministerioa— museoari laguntza berezia ematea onartu dute, 2013ko defizitari aurre egiteko. Gipuzkoako Aldundiak 50.000 euroko laguntza berezia ematea erabaki du, eta Jaurlaritzarekin batera 2013ko defizita estaltzea, 80.000 eta 100.000 euro bitartekoa.

Ordutegia murriztea “museoak azken bi urteetan izan duen errealitatera egokitzea” izango dela adierazi du Ikerne Badiola Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatu eta patronatuko lehendakariak.

Badiolaren esanetan, Balentziaga museoak, erakundeek egingo dituzten ekarpenei esker, defizit gabe amaituko du urtea, eta 2014rako “perspektiba onak” ditu.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.