kulTURA

Balentziaga museoko arkitekto ohia atxilotzeko agindua eman dute

2011ko urriaren 12a
13:47
Entzun

Azpeitiko Epaitegiak Balentziaga Getariko (Gipuzkoa) museoko arkitekto izandako Julian Argilagos atxilotzeko euroagindua eman du. Epaitegia hari deklarazioa hartu nahian aritu da azken hilabeteetan baina, ez duenez halakorik lortu, euroagindua eman du.

Gipuzkoako Fiskaltzak duela bi urte museoan kudeaketa desleiala egitea leporatu zion, baita arlo profesionalean bidegabeki sartzea ere. Deklaratzera deitu zuen, baina ez zen azaldu, eta auzitegiak atxilotzeko agindu zuen. Argilagosek idazki bat bidali zuen ondoren, osasun arazoak direla medio AEBetan deklaratzeko prest zegoela esanez. Fiskaltzak ez zuen onartu eskaera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.