73. Musika Hamabostaldia

Bambergeko Orkestrak itxiko du jaialdia, gaur

Igor Stravisnki eta Claude Debussyren obrak emango ditu, Kusaalean, Donostiako Orfeoiarekin batera

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Bambergeko Orkestra Sinfonikoak Kursaal Auditoriumean Donostiako Orfeoiarekin batera egingo duen emanaldiarekin amaituko da, gaur, Donostiako aurtengo Musika Hamabostaldia. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Jonathan Nott izango du zuzendari gaurko emanaldian Bambergeko Orkestra Sinfonikoak, eta Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiak. Igor Stravinski eta Claude Debussyren bina obra emango dituzte: Stravinskiren Haize tresnen sinfonia eta Salmoen sinfonia eta Debussyren Jeux eta La mer.

XX. mendeko musika irauli zuten musikagileak dira, nor bere moduan, hala Stravisnki nola Debussy, eta horregatik egin dute haien obren alde Bambergeko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak jaialdiaren azkeneko emanaldirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.