Bertsolaritza

Barañainen egingo dute 50. Bertso Eguna, urtarrilaren 26an

Iaz Donostiatik kanpo egin zuten lehen aldiz, Mungian, eta bide berari segituko diote 50. edizioan ere. Batera egingo dute Bertso Eskolen Eguna ere.

2018ko Bertso Eguna, urtarrilean, Mungian (Bizkaia). MARISOL RAMIREZ, FOKU.
2018ko abenduaren 19a
12:53
Entzun

Eten bat izan zuen Bertso Egunak 2017an. Aspaldiko urteetan ohitura bihurtua zen ospakizuna Donostian egitea, baina aldaketa bat emateko, ez zen Bertso Egunik izan iaz. 2018koa izan zen molde berriko lehena, Mungian (Bizkaia) egindakoa, eta bide berean sakonduko du aurten ere Bertsozale Elkarteak. Barañainen (Nafarroa) egingo dute bertsolaritzaren jaia, Berso Eskolen Egunarekin batera. Bertako bertso eskolaren eta udalaren laguntza izan dute horretarako. Ez da edonolako edizioa izango 2019koa: mende erdi beteko du Bertso Egunak.

Enkarguz emanaldiarekin ekingo diote egunari, 11:00etan —Andoni Egaña eta Xabi Zabala ditu protagonista—. Poteoa egingo dute jarraian, Aitor Servier, Alaia Martin, Andoni Egaña, Arrate Illaro, Eli Pagola, Gorka Pagonabarraga, Mikel Lasarte, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Sarai Robles, Unai Iturriaga eta Xabi Igoa bertsolariekin. 15:00etan izango da bazkaria, eta 19:00etan bertso emanaldia, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Xabat Gallatebeitia bertsolariekin. Bertso eskolak gaitzat hartuta, Nerea Ibarzabal bertsolaria eta Edurne Azkarate aurkezlea aritu dira prestaketa lanetan. "Gauean ere izango da jaia nola luzatu", Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.