Barbara Hendricksek Donibane Lohizunen abestuko du bihar

Schubert, Liszt, Mahler, Barber eta Fallaren obrak abestuko ditu, Love Derwinger pianistak lagunduta

Erredakzioa
Baiona
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Lapurdiko Musika Itsasaldean jaialdia azken txanpan sartu da. Barbara Hendricks soprano entzutetsuak emango dio hasiera azken asteburu oparoari. Love Derwinger pianistak lagunduta, Schubert, Liszt, Mahler, Barber eta Fallaren obrak interpretatuko ditu bihar Donibane Lohizuneko elizan, 21:00etatik aurrera.

Larunbatean, Baionako klaustroan (18:00), Muza Rubackyte pianistak Liszten Anées de Pélerinage suite multzoa osorik joko du. Solenne Paidassi kontrabaxu jotzaileak eta Caroline Esposito pianistak itxiko dute jaialdia igandean, goizean Baionako klaustroan (11:00), eta arratsaldean Angeluko Domaine de Barojan (17:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.