Bardoak 2012k baditu hiru talde Leitzako finalerako
BERTSOLARITZA. Asteburuan bigarren faseko azken hiru saioak Leitzan, Igantzin eta Barañainen egin ondoren, Errimak Exkaxko (Lesaka), Erauntsi (Oronoz-Malerreka) eta Bilixkorriko (Etxarri-Aranaz) taldeek lortu dute Bardoak 2012ko Nafarroako taldekako txapelketako finala jokatzeko eskubidea, Leitzako pilotalekuan, martxoaren 31n, 17:00etan hasita. Finalean bederatzi bertsolari ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu