«Barrokoa oso garai oparoa izan zen musikari zegokionez Espainian, baina badirudi hori ezezten duen nolabaiteko konplexua dagoela». Carlos Mena musikari gasteiztarraren iritzia da, eta Barrokoaren aberastasun hori frogatuko du gaurko kontzertuan Kursaalean.
Carlos Mena kontratenorrak, Juan Carlos Riverak (lauta eta gitarra barrokoa) eta Carlos Garcia Bernaltek (klabea eta organoa) Entre lo divino y lo humano obra eskainiko dute. Kontzertu horrekin bukatuko da Hamabostaldiko ganbera musikaren zikloa.
Kontzertuak bi zati izango ditu: lehena, Entre lo divino... izango da. Atal hori flauta eta ahotsera transkribatutako Tomas Luis de Victoriaren birsortze batzuk beteko dute. Hain zuzen, Menak joan den apirilean argitaratutako Et Iesum diskoan interpretatzen dituenak.Kontzertuen arrazoia azaldu du Menak: «Et Iesum diskoak garrantzia lortu du, besteak beste irabazitako sariengatik; eta argitalpenarekin pentsatu genuen egindako lana eta musika estiloaren garrantzia kontzertuetan islatu beharra zegoela». Gaineratu duenez, diskoaren arrakasta dela-eta diskografietatik proposamen berriak asko jaso ditu. Bainamusikak «presiotik irtetzeko» balio diola eta, «nahi duena» egiten duela esan du: «Gogo gabe kantatzera irtetea baino gauza tristeagorik ezbaitago». Hein handi batean, De Victoriak izan zuen garrantziak bultzatu zituen Mena eta gainerako musikariak diskoa kaleratzera: «Sortzen zuen musikaren kalitateaz gain, De Victoria izan zen bere garaian (XVI. mende bukarean eta XVII.aren hasieran) diru gehien irabazi zuen musikaria; botere erlijioso eta zibilaren babesa zuen, eta oso ezaguna zenez, musikari askok buruz zekizkiten haren konposaketak».Interpretatuko dituzten obrak oso entzutetsuak diren arren, ohikoagoa da musika estilo honen birsortzea polifonikoa izatea eta ez ganberakoa. Baina, gaur eskainiko dutenak kontzertu polifonikoetan bereizten ez diren ñabardurak entzuteko aukera emango du. Beraz, «era guztietako koloreak eta soinuak» jasoko dituzte entzuleek.Kontzertuaren bigarren tartea ...y lo humano da; zartzuela eta XVII. mendeko operak esakainiko dituzte; hala nola, J. Hidalgoren Antorcha brillante, S. Martinezen Hagan bien por el pobre eta S. de Murzia Fandango.
DONOSTIAKO 65. MUSIKA HAMABOSTALDIA
Barrokoaren aldarria
Mena kontratenorraren kontzertuarekin ganbera zikloa bukatuko da gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu