Oihana Bartrak 344,5 puntu eskuratu ditu, eta hurrengo faserako txartela lortu du. Haren atzetik sailkatu dira Josu Landeta (342 puntu), Aitor Arrutia (341,5), Lander Ibarluzea (339), Inazio Vidal (319) eta Itxaso Paia (316,5). 250 lagun inguru elkartu dira Gautegiz-Arteagako herriko frontoian.
Lehen kanporaketan, Galdakaon, Beñat Ugartetxea izan zen nagusi. Mallabiarrak 372,5 puntu eskuratu zituzten, eta finalaurrekoetarako txartela lortu zuen. Jarraian sailkatu ziren Ibon Ajuriagojeaskoa (366,5), Julen Erezuma (356), Garikoitz Sarriugarte (354), Iñaki Iturriotz (337,5) eta Aitor Bizkarra (316,5).
Abenduaren 20ra bitartean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Josi goiburupean. Bederatzi saioren ostean, Bilboko Bizkaia Arenan jokatuko da finala. Orotara, Bizkaiko 37 bertsolarik parte hartuko dute.