BBCko Orkestra Sinfonikoa eta Cowboy Junkies sartu ditu Kursaal Fundazioak datorren denboraldirako prestatu duen eskaintzan. Guztira hamasei kontzertu izango dira Donostian, sei musika klasikoarenak eta hamar herri musikarenak. Urritik urtarrilera bitarte artista ugari bilduko dira Donostiara: Anoushka Shankar, Amaral, Rene Jacobs, Jose Sacristan, Measha Brueggergosman, Murray Perahia, La Oreja de Van Gogh, II Giardino Armonico, Russian Red, Estrella Morente eta Kammerorchester Basel, besteak beste.
Euskal Herriko hainbat abeslari ere izango dira Donostian. Abenduaren 4an Xabier Lete omenduko dute Ken Zazpik, Antton Valverdek, Amaia Zubiriak, Bernardo Atxagak eta beste zenbait euskal artistak.
BBCko Orkestra Sinfonikoa eta Cowboy Junkies, Kursaalaren eskaintzan
Musika klasikoko sei ikuskizun eta herri musikako hamar izango dira Donostian urritik urtarrila bitarte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu