'Beasts of the Southern Wild' filma garaile, Sundanceko jaialdian
Beasts of the Southern Wild filmak irabazi zuen, herenegun, Sundanceko 32. jaialdiko sari nagusia (AEB). Ipuin magiko batean oinarritzen da Benh Zeitlinek zuzendutako lana. Sei urteko haur bat bere aitarekin bizi da Mississipi ibaiaren ibarrean; haren aita, baina, hilurreneko gaixoa da. Nazioarteko film onenaren saria, aldiz, Violeta se fue a los cielos-ek irabazi zuen. Andres Wood zuzendari txiletarrak ondutakoa da, eta Violeta Parra kantari txiletarraren bizitzari errepasoa egiten dio. Pasa den hilaren 19an hasi zen jaialdia, eta herenegun amaitu. 110 film luze eman dituzte egun horietan, eta, iazko datuekin konparatuta, aurten %6 igo da jaialdian parte hartzeko eskaera egin zutenen kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu