Atzo egin zuten bertso saioa Altsasuko Behar Zana pilotalekuan, Nafarroan, eta Beñat Gaztelumendik lortu zuen bertan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdietarako sailkatzea. 695,5 puntu lortuta gailendu zen.
Ondoren sailkatu ziren Jexux Mari Irazu (666,5 puntu) eta Xabier Silveira (652,5). Unai Agirrek 650,5 puntu lortu zituen, eta Erika Lagomak 622,5. Azkenik, epaileek 602 puntu eman zizkioten Oihane Pereari.
Larunbatean, berriz, Julio Sotok irabazi zuen Hendaiako saioa, eta Amaia Agirre izan zen bigarren.