bertsolaritza

Beñat Gaztelumendik irabazi du Gipuzkoako lehen finalaurrekoa

490,5 puntu lortu ditu Arrasateko saioan, eta finalera sartu da. Ondorengo sailkatuak: Agin Rezola (486), Alaia Martin (482), Felix Zubia (479,5), Iker Zubeldia (465) eta Iban Urdangarin (438). Bihar Tolosan izango da saioa.

2011ko azaroaren 26a
20:10
Entzun

Beñat Gaztelumendik irabazi du gaur Arrasaten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako lehen saioa, eta finalera sailkatu da. 490,5 puntu lortu ditu.

Ondorengo sailkatuak: Agin Rezola (486), Alaia Martin (482), Felix Zubia (479,5), Iker Zubeldia (465) eta Iban Urdangarin (438). Uarkape pilotalekuan aritu dira. 17:30etik aurrera.

Txapelketako bigarren finalaurrekoa bihar izango da, Tolosan (Usabal kiroldegia, 17:30): Beñat Lizaso, Jexux Mari Irazu, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Nerea Elustondo eta Iñigo Izagirre.

Hirugarrena —eta azkena— abenduaren 4an, Hernanin (Galarreta kiroldegia, 17:30): Jokin Uranga, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Mantzisidor eta Jon Martin.

Finalerdietako hiru saioetako irabazleak, eta puntuazio altuena lortzen duten beste bost bertsolariak sailkatuko dira finalera. Abenduaren 18an izango da, Donostian, Ilunben.

Duela lau urte Aitor Mendiluze izan zen txapeldun. Aurten ez parte hartzea erabaki zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.