Musika

Bebo Valdes musikari kubatarra hil da

94 urte zituela hil da bere herriko musikaren figura nagusietakoa izan den pianista 

mikel lizarralde
2013ko martxoaren 22a
19:48
Entzun

Bebo Valdes (Quivican, 1918) XX. mendeko 40ko hamarkadan hasi zen jotzen hainbat orkestratan, eta berehala hasi zen konposizio lanak ere egiten, beti ere jazz afokubatarraren barruan. Arrakasta lortu zuten haren piezetako askok, baina 1960an Kubatik alde egitea erabaki zuen. Aurrena Mexikon jarri zen bizitzen, baina gerora Suediara joko zuen.

Hain zuzen ere, handik aurrera ahazturan erori zen Valdes, eta 30 urte igaro behar izan zuten berriro ere bueltan izateko. Paquito D'Riveraren dei bati erantzunez eta 76 urterekin, Bebo Rides Again diskoa grabatu zuen 1994an. Gerora, Fernando Trueba zinemagile espainiarrak deitu zion Calle 54 filmean parte hartzeko, eta pianista lehen planora itzuli zen.

2001ean Grammy saria eskuratu zuen Cachao eta Patato Valdesekin grabatutako El arte del sabor diskoarekin, eta bi urte geroago beste bat Diego el Cigala flamenko kantariarekin grabatutako Lagrimas negras-ekin. Lan horrek arrakasta handia lortu zuen mundu osoan.

2003an Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen

Chucho Valdes pianistaren aita zen Bebo Valdes.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.