Becketten 'Final de partida' emango du Arriagak hiru egunez

Bilboko antzokiaren denboraldiko lehen koproduzkioa da, Krystian Lupak zuzendua

Erredakzioa
Bilbo
2010eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Samuel Becketten Endgame antzerki lanaren gaztelaniazko bertsioa, Final de partida, ikusteko aukera izango da gaur, bihar eta etzi, 20:00etan, Arriaga antzokian, Bilboko antzokiak berak Espainiako eta Kataluniako hainbat antzokirekin batera ekoitzia. Hauxe da Arriagak 2010-2011ko denboraldian aurkezten duen lehen koprodukzioa.

Zuzendariak, Krystian Lupa poloniarrak, Antzerkirako Europa Saria irabazi berri du. Obrak bizirik geratu diren lau pertsonaia erakusten ditu, mundu osoa hondatu duen desastre baten ondoan: Hamm itsu eta elbarri zinikoa (Jose Luis Gomez), Hammen zerbitzari Clov (Susi Sanchez), Hammen aita Nagg (Ramon Pons) eta Hammen ama Nell (Lola Cordon). Beckettek 1954 eta 1956 artean idatzi zuen, Gerra Hotzaren lehen urteetan, eta gizakiaren gainbehera fisiko eta espirituala islatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.