Bederatzi talde ariko dira Zornotzako jaialdian
MUSIKA. Zornotzako (Bizkaia) kaleko musika jaialdia ekainaren 22tik 24ra bitartean egingo da. Bederatzi taldek parte hartuko dute, fanfarreen, banden eta kaleko taldeen lehiaketan. 15.000 euro banatuko dira sarietan. Epaimahaiaren saria 10.000 eurokoa izango da. Publikoak 4.000 eurokoa banatuko du, eta 1.000 euro banatuko zaizkio musika-tresna jotzaile trebeenari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu